DOT Durangaldea

Aitor Gametxo lekeitiarrak hiru sari nagusi eskuratu dauz Euskal Zine Bileran

Lekeitioko Ikusgarri zinema-aretoan ospatu zen zapatuan 49. Euskal Zine Bileraren sari-banaketa ekitaldia, euskal zinearen urteroko jaia eta topagune nagusia

Gametxok Film onenaren saria irabazi dau
Gametxok Film onenaren saria irabazi dau

LEKEITIO | Aitor Gamero Zabala Lekeitioko zinegileak menderatu dau aurtengo lehiaketa. Izan ere, bere “Geratzen den hori” film laburrak film onenaren Urrezko Antzarra eta 3.000 euroko saria eraman dau etxera. Ez da hori bakarrik izan, lana hainbat arlotan nabarmendu denez, Benito Ansola Gazte Epaimahaiaren zein EITB Ikuslearen sariak ere poltsikoratu dauzelako lekeitiarrak.

Jaialdiko sari-banaketa nagusian beste lan batzuek ere izan dabe beren aitortza. Zuzendaritza Onenaren Zilarrezko Antzarra eta 1.600 euro Elene Mengyu Larrinaga Bilbaorentzat izan dira, “Hogeita bat” lanagatik. Gidoi Onenaren atalean, ostera, Aitor Arruti eta Izaro Arruti gailendu dira “Mintzo zen” filmagaz, Zilarrezko Antzarra eta 1.600 euro jasoz. Bikote honek berak irabazi dau Esperientziaren Cikautxo Saria ere, Zilarrezko Antzarra eta 1.000 euro gehituz beren saskira. Bestalde, Gametxoren “Geratzen den hori” filmak Gazte Sariaren (500 €) eta Ikuslearen Sariaren (750 €) Zilarrezko Antzarrak ere bildu dauz, eta azkenik, Julen Duhau Larrañagaren “Eguneroko legez” lanak Epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu dau.

Gaualdi berezi honi amaiera emoteko, Jose Ramon Soroiz aktore beteranoari emon dautsie Euskal Zinemaren Begirada saria. Modu honetan, jaialdiak bere ibilbide oparoari zein urtez urte euskal kulturari eta ikus-entzunezkoen arloari egindako ekarpen handiari aitortza eta esker ona adierazi dautso.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top