DOT Durangaldea

Zornotzak zapi urdinarekin emago die ongietorria azken urtean jaiotako haurrei

Ekitaldia uztailaren 14an izango da, 19:00etan, Amorebieta-Etxanoko Udaletxean

Ekitaldia uztailaren 14an izango da

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak azken urtean jaiotako haurrei ongietorria egingo die Karmengo jaien baitan egingo den ekitaldi berezi batekin. “Ekimen honen bidez, zornotzarron herrira batu diren haurrei ongietorria eman nahi diegu. 2025eko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30era arte bitartean jaiotako haurrak eta haien familiak uztailaren 14an bilduko gara udaletxean, eta han Amorebieta-Etxanoko ikur den zapi urdina jarriko diegu. Ekitaldi sinbolikoa da, baina badakigu ilusio handia egingo duela”, adierazi du Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak.

Ekitaldia uztailaren 14an izango da, 19:00etan, Amorebieta-Etxanoko Udaletxean eta helburu nagusia da udalerriarekin eta bere tradizioekin lotura sendotzea haurtzarotik.

Udalak azken urtean jaiotako haurrak dituzten familiak ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen ditu, jaien hasiera elkarrekin ospatzeko eta herriko txikienei protagonismoa emateko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top