DOT Durangaldea

Mañariak ‘Maiatza Kulturala’ ospatuko du maiatzaren 9tik 24ra

Andra Mari dantza taldeak 40. urteurrena ospatuko du maiatzaren 23an

Antzerkia, kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak eta azoka izango dira herriko kale eta guneetan

MAÑARIA  | Aurten ere ‘Maiatza Kulturala’ ospatuko da Mañarían, maiatzaren 9tik 24ra bitartean, askotariko kultur ekintzez osatutako egitarauarekin. Antzerkia, kontzertuak, hitzaldiak, ikuskizunak eta azoka izango dira herriko kale eta guneetan. Ekimenaren helburua da kultura sustatzea, sorkuntza artistikoa balioan jartzea eta adin guztietarako aisialdi eskaintza anitza proposatzea. Egitaraua Udalaren eta herriko elkarteen arteko lankidetzaz osatu da.

Andra Mari dantza taldeak 40. urteurrena ospatuko du maiatzaren 23an. Egun osoko egitaraua izango da, eta parte hartuko dute gaur egungo taldeek (txikietatik nagusietara, ezpatadantzariak…) eta baita urte hauetan guztietan taldean ibilitako dantzari ohiek ere, tartean 80 urtetik gorako dantzariak.

Eguna kalejira batekin hasiko da, eta ondoren dantza saio nagusia eskainiko dute frontoian: ezpatadantza, gorulariak eta bestelako dantzak. Horrez gain, taldearen historian garrantzitsuak izan diren pertsonak omenduko dituzte. Amaitzeko, 18:00etan Lorratz taldeak erromeria eskainiko du plazan.

Arri ekimena

Maiatzaren 16an, Arri ekimenaren barruan, formatu txikiko pieza artistikoak ikusi ahalko dira herriko gune desberdinetan. Korrala Sormen Gunea aritu da antolaketan. “Ikusleek ibilbide bat osatu beharko dute pieza guztiak ezagutzeko, antzerki‑ginkana moduko esperientzia batean”, azaldu du Korralako kide den Cecilia Paganinik.

Ibilbide orria 17:00etan banatuko dute plazan, eta bertan zehaztuko dira tokiak, orduak eta piezak. Tokiak sekretuan mantenduko dira une horretara arte. Ikuskizunen artean:

  • NiMú taldeko Sandra Gutierrezen soka inkoa + clown pieza
  • Ibawa kolektiboaren dantza garaikidea
  • Karrika Antzerki Taldearen antzezlana
  • Korrala Sormen Guneko ikasleen pieza
  • Maria Urcelayren monologo komikoa
  • Swingtronics taldearen kontzertua (swing + rock)

Kontzertuak, hitzaldiak…

Egitaraua hilabete osoan zehar osatuko dute hainbat kultur ekimenek. Besteak beste:

  • Maiatzaren 9an, ‘Arizona’ antzezlanak mugei, migrazioari eta giza harremanei buruzko gogoeta tragikomikoa eskainiko du.
  • Maiatzaren 17an, Oreka TX taldearen kontzertua.
  • Maiatzaren 22an, Gar proiektu musikalaren zuzenekoa Errekondon.

Amaitzeko, maiatzaren 24an Euskal Azoka

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top