DOT Durangaldea

Zornotzak emakumeen eta berdintasunaren aldeko liburu feministak eskainiko ditu

Era berean, Skolastika elkarteak antolautako “Irakurleak” erakusketa martxoaren 27ra bitarte izango da ikusgai

Martxoan eskuragarri izango dira liburu hauek

AMOREBIETA-ETXANO | Berba Lapiko ekimenak emakumeen eskubideen eta genero berdintasunaren inguruko hausnarketa eta eztabaida sustatuko ditu martxoan. Ekimen honen helburu nagusia da herritarrak emakumeen historia, esperientzia eta gizartean duten eragina ezagutaraztea, aldi berean feminismoa eta berdintasuna sustatuz.

Horrenbestez, martxoan zehar, Berba Lapikok liburutegian kokatutako armairu berezian liburu feministak eta genero berdintasunari buruzko material anitz jarriko ditu herritarren eskura. Liburu hauek, literatura, komikiak, elaberria eta entsaiak bezalako esparruetan, emakumeen ikusgarritasuna eta errespetua lantzen jarraitzeko aukera emango dute.

Era berean, liburutegira hurbildu ezin direnentzat, herritarrak emakumeen eskubideak eta pentsamendu feministaren azkeneko bilakaerak ezagutzeko aukera izango dute herritik zehar dauden istorio txokoak deritzoten armairu horietan, 100 liburu banatuz. Liburuak euskaraz eta erdaraz egongo dira, eta herrian zehar dauden armairuetan egongo dira eskuragarri. Ekimen honek herritarrak gonbidatzen ditu feminismoaren inguruko hausnarketa sustatzeko eta parte hartzeko.

Ekimen guzti hau biribiltzeko, gogorarazi nahi da Skolastika elkarteak antolatutako “Irakurleak”  erakusketa martxoaren 27ra arte ikusgai egongo dela Zelaietako erakusgelan. Emakumeak, Berdintasuna eta irakurzaletasuna batzen dituen erakusketa ikusgarria izango da.

Berba Lapiko egitasmoa udal liburutegian kokatutako gune bizia da, bizitzarekin eta herriarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko helburuarekin. Ekimen honek emakumeen ikusgarritasuna eta errespetua sustatzen jarraitzen du martxoko ekintza honekin, eta herritarrak parte-hartzera eta hausnarketara gonbidatzen ditu.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top