Sarrera doan izango da datorren ostegunean 18.30ean

DURANGO | Río de Oro Durangaldea GKEtik, FOKUAN Zinema Sozialaren Jaialdiaren barruan, “La voz de Hind” filmaren proiekziora gonbidatzen dute. “Benetako gertakarietan oinarritutako lana da, nazioartean sari ugari jaso dituena, eta Palestinako gatazka ikuspegi humano eta hurbil batetik lantzen duena”, jakinerazi dute..
📍 Zugaza Zinema (Durango)
📅 Otsailak 12, osteguna
🕡 18:30
🎟 Sarrera doan



