DOT Durangaldea

Geldialdia egin du Durangoko Azokak Palestinaren genozidioa salatzeko

Kultura erdigunean jarririk, elkarretaratzea egin da Landako plazan

Igande honetan egin den mobilizazioaren argazkia

DURANGO |Palestinako Genozidia arbuiatzeko geldialdia egin du gaur Durangoko Azokak. Kultura erdigunean jarri eta mugez haratagoko elkartasun mezua helarazi dute gaur ehundaka kulturzalek Landako Plazatik, poesia eta musika uztartu dituen elkarretaratze hunkigarrian.

Ekitalida hasteko, Gotzon Gomez Gerediaga Elkarteko presidenteak hartu du hitza. “Euskal kulturaren erakusleiho honetatik munduari ere begiratzen diogu, eta aurtengo edizio honetan, tarte batez bada ere, gelditzeko beharra sentitzen genuen”, azaldu du Gomezek. “Gelditzea, palestinako genozidioari ez esateko. Gelditzea, pentsamenduak mugitzeko. Gelditzea, ekintzak aktibatzeko. Gelditzea, palestinarrei mezu bat bidaltzeko: ez zaituztegu bakarrik utziko. Kulturgintzatik ere, zuekin gaude”, erantsi du.

Era horretan, gaur, Durangoko Azokaren egitaraua eten egin da ordu erdiz, eta 136 partaide ere batu dira geldialdira. Gomezen ostean, Asun Elorriaga Gerediagako elkarteko kideak hartu du hitza ekitaldia jarraitzeko eta hainbat idazlek bidalitako poemak entzun ahal izan dira: Alde batetik, Danele Sarriugartek, Itxaro Bordak, Josu Goikoetxeak, Ainhoa Urienek, Leire Bilbaok eta Erika Lagomak gaurko sortu dituzten poemak entzun dira . Bestetik, Laura Mintegik, Gotzon Barandiaranek, Eider Beobidek eta Maria Osesek; Rikardo Arregiren, Nazim Hikmeten, Mosab Abu Toha-ren eta Mohammed el-Kurden poemak irakurri dituzte. Eta azkenik, Hawari ahizpek: Mahmud Darwixen ‘Lur honen gainean’ poema irakurri dute.

Ekitaldiarekin amaitzeko Esanezin kantuak zuzenean abesti bat jo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top