Zati bat itxita egongo dira trafikoarentzat hiru astez

ELORRIO | Udalak jakinarazi duenez, Urkizuaran kalearen eta Arrasate etorbidearen zati bat itxita egongo dira trafikoarentzat hiru astez, urriaren 1etik 21era, egiten ari diren oinezkoen ibilbidearen obrak direla-eta.
Mozketak Aidazuko bidegurutze-inguruari eragingo dio, eta soilik bizilagunei baimenduko zaie sarbidea. Gainerako ibilgailuek saihesbidetik egin beharko dute desbideratzea.
Udaletik adierazi dutenez, lanek eragozpenak sortuko dizkiete herritarrei, eta ulermena eskatu dute obrek irauten duen bitartean.