Hasta el 16 de octubre se llevarán a cabo una serie de actividades enfocadas a celebrar este hito con las personas trabajadoras

ELORRIO | EROSKIk aste honetan abiatu du bere jarduera programa Elorrioko langileentzat, herrian egoitza irekirik 50 urte bete direla ospatzeko. Lehen mugarri bezala, Elorrioko Udala gonbidatu du instalazioetara egoitzaren ildo historikoaren gaineko irudi bat desestaltzeko. Bertan, berrogeita hamar urte honetako gertaerarik esanguratsuenak biltzen dira. Ekitaldian izan dira Rosa Carabel Kooperatibako CEOa, Beatriz Aparisi egoitzako gerentea, Irune Mateo Eroskiren Harreman Instituzionalen arduraduna, Julene Lazkano Elorrioko alkatea eta Maria Herrero udaleko alkateorde nagusia. Hitza hartu dutenean, azpimarratu da EROSKIk erroak herrian dituela, komunitatearekin konprometitzen dela, eta lurraldean balioak sustatzen dituela, hala nola kooperazioa, iraunkortasuna eta etorkizuna.
Urriaren 16ra bitarte, jarduera sail bat gauzatuko du Elorrioko langileentzat. Helburua da mugarria ospatzea, lankideek esperientziak trukatzea, loturak indartzea eta lan ingurunearen eta lan arloetako funtzioen ezagutza handiagoa sortzea.
Ekitaldian, Eroskiren tamainako kooperatiba batek egoitza hemen izateak duen garrantzia azpimarratu du Julene Lazkano Elorrioko alkateak eta nolako onurak dakatzan udalerrirako, bai enplegagarritasun aldetik, bai ospe aldetik eta bai aberastasun aldetik.
Egoitzako arduradunak, berriz, Beatriz Aparisik, hauxe azpimarratu nahi izan du: “Hau ez da bakarrik eraikin bat. Denona den etxea ere bada. Bertan, kooeratibak eta langileek era erresilientean eboluzionatu dute. Gaur, eskerrak eman nahi dizkiogu Elorrioko Udalari 50 urte honetan erakutsi duen hurbiltasunagatik eta jarrera onagatik. Zinez uste dugu bidaide ona izan dela eta ziur gaude elkarrekin hazten jarraituko dugula batera lan eginez, horrek onurak ekarriko baitizkio herritarrei eta eskualdeari”.