Programazioa goizeko 8.00etan hasiko da probalekuan

ABADIÑO | Iristear da Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketaren lehen edizioa. Larunbatean ospatuko da Abadiñoko probalekuan. Euskal Herriko eta nazioarteko 80 moztaile arituko dira lehian Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME) antolatu dituen Euskal Herriko eta Nazioarteko Ardi Moztaileen Txapelketetan. Abadiño Euskal Herriko eta nazioarteko ardi moztaileen topaleku bilakatuko da. Goizean larunbatean biziko denaren aurrerapena eskaini dute txapelketan parte hartuko duten moztaileek.