DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Amorebieta-Etxanoko Udala WhatsAppean ere izango da

Zerbitzu berri honen bidez, zornotzarrek euren mugikorretan jaso ahal izango dituzte abisuak, albisteak

Zerbitzu berri honen bidez, zornotzarrek euren mugikorretan jaso ahal izango dituzte abisuak, albisteak

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak WhatsApp bidezko komunikazio-kanal berria jarri du martxan, udalarekin lotutako informazioa modu arin, eroso eta eskuragarrian jasotzeko helburuarekin. Zerbitzu berri honen bidez, zornotzarrek euren mugikorretan jaso ahal izango dituzte abisuak, albisteak eta udal-ekitaldien inguruko eguneraketak.

Kanala norabide bakarrekoa izango da, hau da, informazioa bidaltzeko erabiliko da soilik, eta ez da posible izango bertan mezuak bidaltzea edo Udalarekin zuzenean hitz egitea. Gainera, kanala anonimoa da: ez da inoren telefono-zenbakirik erakutsiko, ez beste erabiltzaileei, ezta Udalari ere. Era berean, ez da datu pertsonalik partekatuko edo biltegiratuko, pribatutasuna bermatuz.

Harpidetu Udalaren whatsapp kanalera!

Zornotzarrek kanal honen bidez abisuak, berritasunak edo udal-eguneraketak jasotzeko, ezinbestekoa da WhatsAppeko udal-kanalera harpidetzea. Horretarako, esteka honetan sartu behar da [https://whatsapp.com/channel/0029Vb6EiaxIt5rztaBjwX3D]; behin kanalaren barruan, beheko aldean agertzen den “JARRAITU” sakatu eta azkenik, abisuak jasotzeko, pantailaren goiko eskuinean agertzen den kanpaitxoaren ikonoa sakatu behar da. Hori eginda, udalaren informazio guztia zuzenean jasoko da mugikorrean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top