DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Axpeko San Joan jaiak ate joka daude; ekainaren 20tik 24ra izango dira

Meison eta Garratz taldeek eta DJ Bullek kontzertuak eskainiko dituzte ekainaren 20an

Jaiak ostiral honetan hasiko dira

ATXONDO | Uda sartzearekin batera, Axpen jaietan murgilduko dira San Joan egunera arte. Urtero legez, jaietako unerik berezienetariko bat San Joan bezpera izango da, ekainaren 23a. Iluntzearekin batera piztuko duten suaren berotara batu, eta auzotarrek txokolatea hartuko dute. Aurretik, 17:00etan, umeek Zintzilik Emozioen Laborategiko abentura kirolekin gozatu ahal izango dute. Eta gura duten denentzat saiheski pintxoak egongo dira txosnan.

Musikari dagokionez, ekainaren 20an zuzenekoak eskainiko dituzte Meison eta Garratz taldeek eta DJ Bull-ek. Horrez gainera, ekainaren 21ean Bada Giro taldearen erromeria egongo da.
Aurten Atxondoko Pelota Goxua txapelketa antolatu dute lehenengoz eta finalaurrekoak Axpeko jaien barruan jokatuko dira, jaietako lehen egunean.

Mozorro eguna

Mozorro egunak harrera ona izan du antolatzen hasi zirenetik hona eta urteroko ekimen bihurtu da. Azken hiru urteetan ‘Mexiko’, ‘Andaluzia’ eta ‘turistak Axpen’ izan dira mozorrotzeko gaiak eta aurtengoa honako hau da: Euskal jaiak. Mozorro onenak saria izango du. Egun berean, 21ean, bakailao eta tortilla txapelketak egingo dituzte frontoian.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top