Interesatuek Maristak elkartearen web orrian eman beharko dute izena

DURANGO | Maiatzaren 30ean elkartuko dira Maristak ikastetxeko ikasle ohiak ikastetxearen 120 urteak ospatzeko. Egun horretarako, arratsaldeko lauretatik aurrera, Platuruenan afari bat antolatu dute.
Gainera, Luhartz eta Txululu DJaren musika ere izango da. ” Aurten, dakizuenez, 120 urte bete ditugu, eta merezi duen bezala ospatu nahi dugu: berriz elkartuz. Ikasle ohien promozio/kintetako topaketa berezi batera gonbidatzen zaitugu: garai zaharrak gogoratzeko, ikaskideekin berriz konektatzeko eta istorio berriak partekatzeko aukera bat “, animatzen dute antolatzaileek.
Prezioa 25 eurokoa izango da.