Asier Gomez Olivencia, Euskal Herriko Unibertsitateko paleontologoa eta Monica Villalba de Alvarado Madrilgo Unibertistate Conplutentseko paleontologoa izango dira
hizlariak

DURANGO | Hontza Museoa Bizkaiko Natur Zientzien Museo ofizial bakarra da. 10 urte bete ditu eta Museon Nazioarteko Egunaren atarian (maiatzak 18) Durangon hitzaldi interesgarri bi antolatu ditu. Gainera, asteburuan, maiatzaren 17an eta 18an, Mañarian kokatuta dagoen museora sarrera doakoa izango da, bertako biodibertsitatearen aniztasuna ezagutzeko.
“Neandertalak Euskal Herrian, azkenengo aurkikuntzak Bizkaian” Asier Gomezek Bizkaian neandertalei buruz izan diren azken aurkikuntzei buruz berba egingo du euskaraz emango duen hitzaldian.
Aztarnategi eta teknika berriek, duela 430.000 urte agertu eta orain dela 40.000 urte desagertu zen giza-leinu ospetsuenaren inguruko informazio berri baliotsua eskaini dute. 1967an Dimako Axlor azternategian aurkitutako hiru giza fosilen azterketak datu interesgarriak azaleratu ditu. Karrantzako Polvorin kobazoluan egindako indusketa berriek giza fosil garrantzitsuen identifikazioa ere ahalbidetu du. Gainera, Euskal Herrian gaur egunera arte aurkitu den neandertalen fosilen kopururik altuena dago.
Asier Gomez Olivencia Barakaldokoa da, Giza Eboluzioan espezializatutako doktorea eta paleontologoa Euskal Herriko Unibertsitatean. Atapuercako Ikerketa taldean egin zuen tesia. Bertako
indusketak egiteaz aparte, Euskal Herriko hainbat aztarnategitako lanak zuzentzen ditu eta horien artean Karrantzako Polvorineko lehenengo Osinean. Hantxe aurkitu diran ezaugarri arkaikoak dituen
Neandertal baten fosilak.
“Durangaldea, tierra de osos. Evolución, espécies y extinción de los oso en Euskal Herria”
Meridako Monica Villaba de Alvarado historiagileak eta paleontologoak kobazuloetako hartzen eboluzinoa zein izan dan azalduko dau, kasu honetan, gaztelerazko berbaldian. Paleoneurologia bezalako teknika berriek, hezur-hondarrak aztertzeaz gain, garunaren egitura berreraikitzea ahalbidetzen dute, endokraneoan uzten dituenarrastoetatik abiatuta. Mañarian kokatuta dagoen Askondoko haitzuloa oso aberatsa da gaian sakontzeko, hezurdura osoaren hondarrak ugari
direlako eta kontserbazio-egoera ezin hobea delako. Bere fosilek azken 50 mila urteetako haitzuloetako hartzak nolakoak ziren zehatz-mehatz ezagutzeko aukera ematen dute.
Mónica Villalba de Alvarado (Mérida, 1988) historialaria eta paleontologoa da, ursidoen paleobiologian aditua, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Gaur egun Euskal Herriko
Unibertsitatean egiten du lan. Extremadurako Postes haitzuloko indusketak zuzentzen ditu, eta Euskal Herriko aztarnategietako ursidoak aztertzeaz arduratzen da. Gaur egun, Askondoko (Mañaria)
haitzuloko hartzen garezur-hondarrak aztertzen dihardu.