DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Atxondoko Herri Udalekuetan izena emateko epea abian da

Maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 1ean amaituko da, egun biak barne

Udalekuak 2-3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude

ATXONDO | Udalak umeentzako udarako aisialdi programa eskainiko du aurten ere Atxondoko Herri Udalekuekin. Ludoteka ere badaraman Sportmadness enpresak kudeatuko du. Ginkanen, eskulanen eta bestelako jolasen bidez elkarbizitza lako baloreak sustatzea eta ingurunea ezagutzea dira helburuak.

Udalekuak 2-3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta daude; hau da, 2022 eta 2013 urteen artean jaiotakoentzat dira. Astelehenetik ostiralera, bost txanda daude aukeran:

ekainaren 23tik 27ra; ekainaren 30etik uztailaren 4ra; uztailaren 7tik 11ra; uztailaren 14tik 18ra eta uztailaren 21etik 24ra. Udalekuak goizetan garatuko dira 09:30-13:30 bitartean. Ekimenak Atxondoko  Herri Eskolan garatuko dira nagusiki, baina ludoteka,igerilekua nahiz herriko bestelako azpiegiturak ere erabiliko dituzte.

Izen-ematea

Izen-ematea maiatzaren 5an hasi eta ekainaren 1ean amaituko da eta asteka egiteko aukera dago. Asteko prezioa 45 euro da ume bakoitzeko. Apuntatzeko hainbat aukera daude: helbide elektronikoan izen-emate orria eskatuta (zbalino@sportmadness.club), edo internet bidez edo karteleko QR kodea erabilita). Antolatzaileek zehaztu dutenez, jarduera gauzatu ahal izateko, gutxienez 8 umez osatutako taldea sortu beharko da.

Atxondo udalerrian erroldatuta dauden haurrek, herri eskolara joaten direnek edo herrian bizitza egiten dutenek lehentasuna izango dute. Plaza librerik balego, udalerrian erroldatu bako umeek ere aukera izango dute udalekuetan parte hartzeko.

Arduradunekin hartuemanetan jartzeko ondoko telefonoak erabili daitezke: 649 15 61
51 / 649 83 64 48.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top