Lehen tailerra gaur izango da Elorrioko Iturri Kultur Etxean

DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitatearen Zaindu zerbitzuak laguntza ematen die mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenei – pertsona nagusiak, bereziki.
Zerbitzuak laguntza psikologikoko tailerrak jarriko ditu martxan Berriz eta Elorrion Laguntza tailerrak maiatzean zehar garatuko dira bai Berriz eta bai Elorrion.
Horietan zaintzaileak berak bere burua zaintzeko estrategiak landuko dira.
Datak eta ordutegiak:
· ELORRIO: “SENIDE ZAINTZAILEENTZAT LAGUNTZA TAILERRA”
Astelehenak: 16:00-17:30 Maiatzak 5, 12, 19, 26
ITURRI KULTUR ETXEAN
· BERRIZ: “SENIDE ZAINTZAILEENTZAT LAGUNTZA TAILERRA”
Ostegunak: 11:00-12:30 Maiatzak 8, 15, 22, 29
NAGUSIEN ETXEA
Zaindu Zerbitzuak doako laguntza, arreta eta orientazioa eskeintzen die mendekotasuna duten senideak zaintzen dituztenentzat Abadiñon, Atxondon, Berrizen, Durangon, Elorrion, Garain, Iurretan, Izurzan, Mañarian, Otxandion eta Zaldibarren.
Tailerrean parte hartzeko edo/eta informazio gehiago jasotzeko, aldez aurretik zerbitzuarekin harremanetan jarri behar da:
• Zaindu Durangaldea
• Tel.: 946200546 / 680 425 764
• zaindu@dma.eus