DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

📸 3.500 dantzari eta 70 talde batu dira Amorebieta-Etxanon Bizkaiko Dantzari Egunean

Jai honen 44. edizioa izan da aurtengoa

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxano Bizkaiko kultur gune nagusi bihurtu da igande honetan Bizkaiko Dantzari Egunaren ospakizunarekin. Jai honen 44. edizioa izan da aurtengoa eta bertan 3.500 dantzari eta 70 dantza-talde bildu dira.

Igande honetan, beraz, kultura eta tradizioak bat egin dute beste behin ikusleen eta parte-hartzaileen gozamenerako.





Goizean goizetik, San Migel eta San Pedro kaleetan dantza erakustaldiak izan dira. Igandean, halaber, 10:45ean hasi da jaia, kalejira batekin. Kalejira aipatu kaleetan amaitu da, eta, 11:30etik aurrera, Bizkaiko udalerri guztietatik etorritako dantzariek musika herrikoiaren erritmora dantzatu dute. Arratsaldean Luhartz taldeak erromeria eskaini du Zelaieta Parkean, festa amaiera gisa.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top