Hego-haizeari esker, tenperatura maximoek gora egin dezakete

EGURALDIA | Astelehenaren hasieran zerua tarteka hodeitsu egongo da, hego-ekialdeko haize ahularekin; hegoaldean behe-hodei trinkoago batzuk agertuko dira eta euri txikia egin lezake han. Hego-haizeari esker, tenperatura maximoek gora egin dezakete. Arratsaldean haizea iparraldera edo ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada gogor batzuekin kostaldean, eta zerua oso hodeitsu geratuko da. Egunaren amaieran zaparradak botako ditu.
Bihar, asteartea, goizaldean eta goizean goiz zerua estalita egongo da eta noizbehinka euria egingo du. Goizetik aurrera ostarteak zabalduko dira eta euria egiteko aukera txikiagoa izango da. Barnealdean iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak jaitsiko dira; Ebro bailarako altuenetan, aldaketa handirik ez. Kostaldean haizeak mendebaldetik joko du.


