Tenperatura maximoak jaitsi eta 16 edo 17 ºC ingurukoak izango dira

EGURALDIA | Ostegunean tenperatura maximoak jaitsi eta 16 edo 17 ºC ingurukoak izango dira; giroak udazkeneko itxura hartuko du. Zerua estalita egongo da eta zaparradak egingo ditu, batez ere egunaren lehenengo partean; arratsaldetik aurrera atertzera egingo du denean, ipar-ekialdean izan ezik, han euri txikia egiten jarraituko du. Ipar-haizea indartu egingo da, bolada oso gogorrekin kostaldean eta Ebro ibarrean, eta hotz-sentsazioa areagotu dezake.