Tenperatura maximoak nabarmen jaitsi eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira

EGURALDIA | Gaur goizean behe-hodeiak ugariak izango dira, bereziki Kantauri isurialdean; bertan zerua estalita egongo da eta noizbehinka euri pixka bat egin dezake. Eguerdi inguruan eta arratsaldean hegoaldean eguzkitsu geratuko da; Kantauri isurialdean ere hodeiak gutxituko dira baina litekeena da guztiz ez garbitzea. Barnealdean ipar-haizea nagusituko da eta kostaldean, berriz, ipar-mendebaldekoa, bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsi eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira. Araba eta Nafarroa hegoaldean tenperatura gehiago igoko da.