Berrizjauregi Lorategi Botaniko-historikoan izango da, goizeko 9: 00etatik aurrera

BERRIZ | Txinbo Ornitologia Elkarteak antolatuta eta Udalak babestuta, Txori Kantarien Lehiaketaren edizio berria egingo da igande honetan, maiatzak 12, Berrizen.
Lehiaketa goizeko 9: 00etan hasiko da Berrizjauregi Lorategi Botaniko-Historikoan eta nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute.
Euria egiten badu, jarduera eskolako patiora eramango da.