“Epe ertainera eta luzera” pentsatutako proiektu bat gauzatzeko “aurreikuspen maila” eskatu dio EH Bilduk udal gobernuari

DURANGO | Hainbat hilabetez geldirik eduki ondoren, Udal Gobernuak abiatu du Tabirako igerilekuetako aldagelak berrizteko proiektua, baina aurreikuspen eta plan handiegirik gabe, EH Bilduren esanetan. Planteaturiko aldagela berrien kokapenak mugatu egiten baitu eotrkizunean igerilekuak handitzeko aukera. Gaur egun jada, egun beroetan goraino betetzen dira Tabirako Igerilekuak.
EH Bilduk aurreko legealdian aldagela berriak igerilekuen perpendikularrean eraikitzea planteatu zuen, 3800m2-ko espazio bat gordez etorkizunean igerilekuak handitzeko. Era berean, Landakoko orubean, Open gimnasio zaharraren ondoan, multikantxak birkokatzea proposatzen genuen, Tabiran espazioa libratuz. Aldaketa klimatikoaren ondorioak gero eta nabarmenagoak direnean, igerilekuak “babesleku klimatikoa” dira, berdegunea eta ura duten guneak, herritarren osasun eta ongizaterako funtsezkoak direnak.

EH Bilduk epe luzeko begirada eta aurreikuspena eskatu dizkio udal gobernuari: etorkizunean igerilekuen balizko handitze bat kontuan hartzea eta aldagelak behar bezala birkokatzea, eskuragarri dagoen zorua ez erretzeko. EH Bilduk Uztaileko azken osoko bilkuran aurkeztu zion proposamen hau gobernu taldeari.
Herritarrentzat onuragarria izango den proiektu bat diseinatu eta adosteko lan egiteko prest agertu da EH Bildu. Durangok epe ertain eta luzera pentsatutako azpiegitura bat merezi du, ez etorkizuneko belaunaldiak hipotekatuko dituen bat-bateko erabakiak.