DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Sanfaustoetako Tortilla eta Sukalki lehiaketetan izena ematea online izango da

Sukalki Lehiaketarako epea irailaren 17ko 10:00etatik irailaren 24ko 14:00ak bitarte egongo da zabalik

La inscripción se abrirá el próximo miércoles 17

DURANGO | Beste urte batez, Durangok 2025eko San Fausto jaien barruan egingo ditu bere lehiaketa gastronomikoak. Sukalki Lehiaketa urriaren 11n izango da eta Patata Tortila Lehiaketa urriaren 18an. Bi hitzorduak Landako Gunean izango dira.

Izena online soilik eman ahal izango da,  www.durango.eus/SF2025 udalaren webgunearen bitartez. Sukalki Lehiaketarako epea irailaren 17ko 10:00etatik irailaren 24ko 14:00ak bitarte egongo da zabalik, eta Patata Tortila Lehiaketarako, berriz, irailaren 26ko 14:00ak bitarte.

Bi lehiaketetarako plazak zozketa bidez esleituko dira. Sukalki Lehiaketarako zozketa irailaren 26an egingo da, eta Patata Tortila Lehiaketarako zozketa, berriz, irailaren 30ean.

Zozketa egin ondoren, lortutako plaza berretsi beharko da parte-hartzea formalizatzeko. Sukalki Lehiaketaren kasuan, baieztapena irailaren 29an eta 30ean eta urriaren 1ean egin beharko da. Patata Tortila Lehiaketarako baieztapena urriaren 1, 2 eta 3an egingo da.

Sukalki Lehiaketa urriaren 11n izango da, ostirala, 08:30etik aurrera, Landako Gunean. Izen-emateak 5 euroko kostua izango du, eta Intxaurrondo Kultur Gunean ordaindu beharko da. Patata Tortila Lehiaketa urriaren 18an, ostirala, egingo da 12:00etan, Landako Gunean. Lehiaketa honek bi kategoria izango ditu; bat 15 urtetik beherakoentzat, eta bestea 16 urtetik gorakoentzat.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top