DOT Durangaldea

Roald Dahl ipuingileari buruzko esker oneko jardunaldi literarioak Iurretan

Urtarrilaren 13tik 30era egitarau berezia izango da Iurretako biblioketan

Roald Dahl norvegiar jatorriko eleberrigile, ipuingile, poeta eta gidoilari britainiarra izan zen
Roald Dahl norvegiar jatorriko eleberrigile, ipuingile, poeta eta gidoilari britainiarra izan zen

IURRETA| ​​​​​​​​Iurretako Bibliotekak Roald Dahl ipuingileari buruzko esker oneko jardunaldi literarioak antolatu ditu urtarrilaren 13tik 30era.

Horrela, Roald Dahl idazle ospetsuaren lana omenduko du, klub irakurleetan zein ekitaldi berezietan. Urtarrilean zehar, eskola-inguruko klub irakurle guztietan “Hatz miragarria” eta “Matilda” lanak irakurriko dituzte.

Roald Dahl norvegiar jatorriko eleberrigile, ipuingile, poeta eta gidoilari britainiarra izan zen, bere ipuinengatik eta haur literaturagatik ezaguna. Gerra garaian abiazioaren bateko bat ere izan zen.  Bere liburuek, hizkuntza askotara itzulita, 300 milioi kopia baino gehiago saldu dituzte mundu osoan eta “XX. mendeko haurrentzako istorioen kontalari handienetako bat” deitu izan da.

Ekitaldiak urtarrilaren 13an hasiko dira, adinentzako irakurketa klubarekin. 17:00etan “Charlie y la fábrica de chocolate” eta 18:30ean “Charlie era txokolate-lantegia” eztabaidatuko dira, Ainhoa Aldazabal Gallastegik dinamizatuta. Urtarrilaren 14an, haurrentzako “Paperezko hegoak” klubak “Ako trod” lanari ekingo dio, 17:00etan eta 18:00etan, Peru Magdalena Arriagak gidatuta. Hurrengo astean, urtarrilaren 20an, 18:30etan, Roald Dahlen literatura lanaren inguruko mahai ingurua egongo da, Mirela Delgado Expósito, Peru Magdalena Arriaga eta Lore Adirkezabal Pertusarekin. Parte hartzeko, izena eman behar da aurretik.

Egitarauarekin jarraituz urtarrilaren 21ean, haurrentzako klubak “A zer azeria” ipuina eztabaidatuko du, ordu beretan. Arratsalde horretan bertan, 19:00etan, helduentzako narrazio saioa eskainiko du Mirela Delgado Expósitok, “Matilda” kontatzen, euskaraz eta izen-emate aurrezkoa eskatuz. Eta urtarrilaren 23, 27, 28 eta 29an, Roald Dahlen ilustrazio tailerra antolaturik dago, LH3-LH6ko ikasleentzako, Onditz Amendizabal Olabarria eta Amaia Egidazu Arrubek dinamizatuta.

Azkenik, urtarrilaren 30ean, haur txikientzako ipuin kontaketa berezia izango da, “Matilda”ren inguruan, euskaraz, 18:00etan. 5 urtetik gorako haurrentzat eta heldu laguntzaileentzat egokitua, 30 minutuko iraupena izango du.

Ekitaldi guztietan parte hartzeko, izena eman behar da aurretik, 946812726 telefono zenbakira deituz, bibliotekakoekintzak@iurreta.eus helbide elektronikora idatziz, edo WhatsApp edo Telegram bidez 688863736 zenbakira jarriz.

Esker oneko literatura jardunaldiak abian 2017tik

Iurretako Bibliotekak 2017ko urrian hasi zen, lehen aldiz, herriko idazlea den Joseba Sarrionandiaren  antolatzen. Bere esentziari jarraituz 8. urtez 2026an ere esker oneko literatur jardunaldiak antolatu dituzte, Joseba Sarrionandia, Gloria Fuertes, Leire Bilbao, Astrid Lindgren, Joxantonio Ormazabalen, Lewis Carrollen, Mariasin L​andaren  ondoren.

Hori dela eta idazlearen ondare literarioa ezagutzeko urtarrilean zehar ohiko egitaraua moldatuko da eta gogoratzen dute ekintzetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar dela.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top