Tenperaturak ez du aldaketarik izango igandera arte, eta 30 inguru izango dira

EGURALDIA | Eguraldi goibela Durangaldean datozen egunetarako, igande eguzkitsua eta beroa salbu. Euria egin dezake, baina prezipitazio txikia izango da. Gainera, iganderako eguraldi argiagoa espero da, merkurioa 30 graduraino igoko baita
Ostirala, grisa euri apur batekin
Ostiralean hobera egingo du egunean zehar. Goizean hodei ugari egongo da iparraldean, eta, gainera, euri txikia egingo du. Arratsaldean, ordea, atertu eta ostarteak zabalduko dira. Hegoaldean, berriz ere giro eguzkitsuagoa. Iparraldeko haizeak nagusituko dira. Tenperaturak behera egingo du, Arabako eta Nafarroako hegoaldean izan ezik.
Larunbata, ostarteak arratsaldean
Larunbatean hodeiak goizean eta eguzkitsuago arratsaldean. Goizean zerua hodeitsu eta oso hodeitsu egongo da, bereziki ipar partean, eta kantauri isurialdeko ekialdean prezipitazio txikiren bat ere egingo du. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira, eta gauean zerua hodei gutxirekin egongo da. Hegoaldean zerua zabalik dago goizetik. Mendebaldeko haizea, arratsaldean nor/ipar-mendebaldera biratuz. Tenperaturak ez du aldaketa handirik izango.