Izapide horiek egiteko hitzorduak maiatzaren 26tik aurrera eskatu ahal izango dira

DURANGO | Eskari handia eta aurreko datetako hitzorduak berehala agortu zirela ikusita, uztailerako data berriak ezarri dira NANa eta pasaportea berritzeko: uztailak 8, 22 eta 23.
Izapide horiek egiteko hitzorduak maiatzaren 26tik aurrera eskatu ahal izango dira, bai aurrez aurre, bai telefonoz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Hitzordua eskatzeko, interesdunek Barrenkale 17ra joan daitezke edo 94 603 00 00 telefonora deitu. Gogoan izan ez dela hitzordurik kudeatuko webgunearen bidez, ezta WhatsApp bidez.
Izapide horiek egiteko hitzorduak maiatzaren 26tik aurrera eskatu ahal izango dira, bai aurrez aurre, bai telefonoz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Hitzordua eskatzeko, interesdunek Barrenkale 17ra joan daitezke edo 94 603 00 00 telefonora deitu. Gogorarazten da ez dela hitzordurik emango ez webgunearen bidez, ezta WhatsApp bidez ere.
Izapideak egiteko tokia Ezkurdin jarriko den bulego mugikorra izango da, eta honako zerbitzuak eskainiko dira:
- NANaren espedizioa edo berritzea
- Pasaportearen espedizioa edo berritzea
- NAN elektronikoaren ziurtagiriak aktibatzea
Barne Ministerioak ezarritako prezioak honako hauek dira: 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko. Ordainketa eskudirutan egin beharko da izapidea gauzatzen den unean. NAN elektronikoaren aktibazioa doakoa da.
Neurri honek herritarren eskaerari erantzun nahi dio, dokumentazioa udalerritik kanpora joan beharrik gabe berritzeko aukera eskainiz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu: www.durango.eus/citas-dni-y-pasaporte