DOT Durangaldea

Merina Gris, Neomak eta Zea Mays izango dira Durangoko 40 Minutu Rock jaialdian

X. edizioko sarrerak eskuragarri daude online eta guztira 18 taldek hartuko dute parte

otsailaren 21ean helduko da Durangora 40 Minuto Rock jaialdia
Otsailaren 21ean helduko da Durangora 40 Minuto Rock jaialdia

DURANGO| Datorren otsailaren 21ean helduko da Durangora 40 Minutu Rock jaialdiaren X. edizioa eta dagoeneko sarrerak eskuragarri daude online, BIBE atarian: labur.eus/40minrock. Sarrerak 25€ balio du aurrez erosita. Egunean bertan, 30€ balioko du.

Hamar urtez herriak bizirik jarraitzen duela erakutsi du 40 Minutu Rockek. Jai giroaren bidez urteotan mezu ugari zabaldu dituzte milaka eta milaka pertsonak, baita jaialdia urtero posible egin duten ehunka boluntariok ere.

2015ean abiatu zen elkartasun jaialdiaren ibilbidea. Eñaut Elorrietak ahotsa jarri zion “Malen” abestiaren zati bati heldurik, “berrogei minutu, milaka taupada” lemapean hasi zuen 40 Minutu Rockek ibilbidea. Helburua garbia zen: euskal preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herriratzeko mezua zabaltzea. Harrezkero, aldarriak moldez aldatu du, herriaren mezuak anitzak izan dira.

18 talde bi eremutan

Hauek izango dira X. edizio berezi honetan Landako Guneko oholtzetan arituko diren artistak:

– Gune Nagusian:
• BRIGADE LOCO
• MERINA GRIS
• NEOMAK
• LES TESTARUDES
• KILIKI
• NAXKER
• EZEZEZ
• NAFARROA 1512
• ZEKER
• NON SERVIUM
• MARTE LASARTE
• EH SUKARRA
• ZEA MAYS

Karpan:
• CHICABEAT & ROCKY VIOLENCIA
• MATAH
• SEMBRANDO KAOS
• LABAR
• ADUR
• DJ PIBIKENS
• KENE.MP3

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top