Interesatuek maiatzaren 5era arte dute kiroldegiko zein futbol zelaiko tabernarako proposamenak aurkezteko

ABADIÑO | Abadiñoko Udalak Astolako kiroldegiko ostalaritza- instalazioak ustiatzeko kontzesioa abiatu du. Kiroldegiko taberna eta futbol-zelaiko taberna kokatuta dauden espazioak esleituko dira prozesuaren bitartez, eta interesdunek maiatzaren 5era bitarte izango dute eskaintzak aurkezteko aukera. Lehiaketako oinarriak eta baldintzak ondorengo estekan kontsultatu daitezke HEMEN
Tabernako esleipena bi urtekoa izango da, baina urtez urte luzatu ahal izango da alde biek hala adosten badute. Taberna esleitzeko pleguan nahitaez bete beharreko zenbait alderdi jasotzen dira. Besteak beste, irekitzeko gutxieneko ordutegiei eta egunei buruzko baldintzak. Horrez gainera, euskararen ezagutza eta udan menuak edo plater konbinatuak eskaintzeko konpromisoa modu positiboan baloratuko dira.