Tenperatura maximoak altuagoak izango dira

EGURALDIA | Larunbatean ostarteak zabalagoak izango dira. Hala ere, Kantauri isurialdean zerua hodeitsu egongo da, behe-hodeiekin, eta han-hemenka euri txikia egingo du, batez ere egunaren lehenengo partean eta ipar-ekialdean. Hegoaldean giro eguzkitsua izango da nagusi, batez ere arratsaldean. Horregatik, barnealdeko tenperatura maximoak altuagoak izango dira, kostaldeko altuenetan aldaketa handirik ez.