Baliteke han-hemenka zaparrada trumoitsuren bat botatzea

EGURALDIA | Larunbatean tenperaturak behera egingo du eta hodeiak ugarituko dira, bereziki ipar partean. Kantauri isurialdean, bereziki kostaldetik gertu, behe-hodeiak ugariak izango dira eta giroa motel samarra izango da, baina eguerdi aldera baliteke hodei-geruza zertxobait saretzea. Gainontzeko tokietan eguzki giroak jarraipena izango du; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta baliteke han-hemenka zaparrada trumoitsuren bat botatzea, bereziki hegoaldean. Eguneko tenperaturak behera egingo du, hala ere, barnealdean oraindik bero puntu bat igarriko dugu. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea ibiliko da.