Maximoak 19ra iritsiko dira eskualdean

EGURALDIA | Larunbatean giro argia, hego haizea eta tenperatura maximoen igoera. Igoera hori bereziki nabarituko da, batez ere ia egun osoan hegoaldeko haize bizia ibiliko delako. Zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk, baina giro argia, oro har. Giro hotza lehen orduetan, batez ere barnealdeko zenbait puntutan, eta ez da baztertzen tarteka izotza egitea.