DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Langile bat hil da Atxondoko AHTren obretan, lan-istripu batean

Astearte honetan ezagutu den gertaera tragikoa astelehenean izan zen

Atxondoko artxibo irudia

ATXONDO |  LAB sindikatuak astearte honetan jakitera eman duenez, astelehean, maiatzak 26, 49 urteko azpikontratatutako langile bat hil zen Atxondon, zehazki AHTren obretan. Pieza baten erorketak zauri larriak eragin ondoren, azpikontratatutako enpresarentzat lanean ari zen langilea hil egin zen, sindikatuak jakinarazi duenez.

LABek deitoratu du aurten 22 langile hil direla istripuz, eta bi zehazki altueratik erorita. “LABek argi du altuerako lanen segurtasun-araudia aplikatu izan balitz ez zirela horrelako lan-istripuak gertatuko. Arazoa da patronalak ez duela betetzen laneko segurtasunari eta osasunari buruzko araudia, lan-kostuak merkatzeko. Heriotza mota horiek saihets daitezke, horiek guztiak prebentzio-jarduera behar bezala kudeatuz, integratuz eta aplikatuz “, salatu dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top