DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Kamioi bat biribilgunean irauli da, peajearen eta Iurretako gasolindegiaren artean

Ez da inor zauritu, Ertzaintzak jakinarazi duenez

Istripuaren irudia ARGAZKIAK: Iurretako suhiltzaileak

IURRETA | Durangaldeko errepideetan bigarren istripua ostiral honetan, gaur goizean AP-8an, Zornotzan, izandako istripuaren ondoren. Oraingoan ere, zauriturik gabe.

Kamioi bat irauli da arratsaldeko bost eta erdiak aldera biribilgunean, Durangoko noranzkoan, BI-623 errepidean, AP-8ko peajetik eta gasolindegitik gertu. Gertakariak Urkiolara doazen bideak ixtea eragin du.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta kamioiaren gasolio-isuria kontrolatu dute. Une honetan, zaborra zeraman ibilgailuak biribilgunea oztopatzen jarraitzen du, garabiak kendu arte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top