Ibilgailuak AP-8tik desbideratu dituzte, 14:40 aldera bidea berriro ireki duten arte

IURRETA | Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostegun honetako 13:15ak aldera, oso altuera txikian zegoen kable elektriko batek zirkulazioa eten behar izan du bi noranzkoetan. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira eta zirkulazioa AP-8tik desbideratu behar izan dute, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Iberdrolako teknikariak 13:50ean bertaratu ziren, eta 14:40ak aldera, kablea konpondu eta zirkulazioa bi noranzkoetan irekitzea lortu zuten, gertakariaren aurreko altueran jarrita.