Julia Mititelu elorriarrak zabalduko du Atxondoko igerilekuetako taberna

Proiektu propioa gidatuko duen lehenengo aldia eta “ilusio berezia” eragiten diola adierazi du

Taberna zerbitzua ostiral honetan zabalduko da

ATXONDO | Ostalaritzan urte askotako esperientzia duen Julia Mititelu elorriarrak hartu du ardura Helduentzako nahiz umeentzako eskaintza eman gura du Ostiral honetatik aurrera, uztailak 11, igerilekuez gainera, bertako tabernaz ere gozatu ahal izango da Apatan. Ostalaritzan urteetako esperientzia duen Julia Mititeluk hartu du negozioaren ardura. Taberna irekitzeko eta ahalik zerbitzu onena eskaintzeko “gogotsu” dagoela dio. Bartzelonan bizi ostean, azken bederatzi urteak Elorrion daramatza eta hainbat tabernatan lan egin du. Baina honako hau da bere proiektu propioa gidatuko duen lehenengo aldia eta “ilusio berezia” eragiten diola adierazi du.

Taberna asteko egun denetan egongo da zabalik eta igerilekuko ordutegia izango du: 11:00etatik 20:00etara. Hasieran kafea, freskagarriak, izozkiak, gozokiak, snack-ak, opilak, pintxoak eta
wrapak eskaintzeko asmoa du. Aurrera begira eskaintza handitu gura luke errazioak eta bazkariak emanda. “Azpiegitura oso ondo dago eta sormena lantzeko aukera eskaintzen dit”, adierazi du

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top