DOT Durangaldea

Iurretako Marijesiei buruzko hitzaldia Itziar Navarro musikologoarekin

Urtarrilaren 21ean izango Goiruria Kultur Gunean

Itziar Navarro Gernikako Marijesien aurkezpenean
Itziar Navarro Gernikako Marijesien aurkezpenean

IURRETA| Itziar Navarro Ibañez doktoreak Marijesiei buruzko egindako doktoretza-tesiaren aurkezpena egingo dau datorren astean, eguaztenean, urtarrilaren 21ean,  Iurretako Goiuria kultur gunean.

Bertan, Marijesiak edo abendu-errondak aztertuko dauz, ikuspegi sozialetik eta musikaletik. Errondetan parte hartzen daben pertsonen diskurtsoetan eta praktiketan jarri dau bereziki arreta, azken hamarkadetan emondako  aldaketak ulertzeko.

Tesian aztertutako herrien artean Iurreta ere badago. Gainerako herriak Ea, Lekeitio, Ibarrangelu, Areatza-Ibarruri/Muxika eta Gernika dira. Ohitura hau gaur egun baino zabalagoa izan zan sasoi batean eta Bizkaiko beste leku batzuetan ba dira honen aztarnak. Urteetan zehar ibili da Itziar Navarro batez be bizirik mantendu dan herrietan lekukotzak hartzen: doinuak, letrak, inguruko usadioak,… eta azkenean ikerketa etnomusikologikoa egin dau erkaketaren bidez.

Jarduera hau urtarrilaren 21ean, eguaztenean egingo da Iurretako Goiuria Kultur Gunean, arratsaldeko 19:00etan “Bizkaiko abendu-erronden bilakaera: diskurtsoak eta praktikak” izeneko berbaldi-solasaldian.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top