DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretak ziurtatu du animaliei eragin diezaieketen produktu toxikoak ez dituela erabiltzen

Azken asteetan intoxikazioak izan dituzten hainbat txakur jaberen kexari erantzun diote

Gertaera apirilean hasi zen Maspe Kaleko inguruetan

IURRETA | Atzo hainbat txakur jabek Maspeko etxe berrien inguruan azken asteetan sei txakur inguru intoxikatu zirela ohartarazi ondoren, Iurretako Udalak kexa horri erantzun dio. Udalak izurriteak kontrolatzeko enpresa kontratatu bat duela argitu nahi izan dute. Enpresa horrek ez du arratoirik edo beste animalia batzuk kaltetu ditzakeen produktu toxikorik erabiltzen, legeak ez baitu baimentzen.

Beraz, gertatutakoa argitzeko lan egingo dutela aurreratu dute, eta “Ertzaintzaren esku jarriko gara, behar den guztian laguntzeko”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top