DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretak Durangaldeko maximoa erregistratu du 41,6 ºC-rekin

Biharko 14 graduko jaitsiera espero da, 26 graduko maximoekin eskualdean

Termometro baten irudia Iurretan gaur arratsaldean
Termometro baten irudia Iurretan gaur arratsaldean

DURANGALDEA | Udako egunik beroenetako bat atzean utzi du eskualdeak, termometroa 40 gradutik gorakoa baita herri askotan. Eskualdeko maximoa Iurretan erregistratu da 41,6 ºC-rekin. Hala ere, ez da tenperatura errekorra izan, iaz, 2023ko abuztuaren 23an, Amorebieta 42,2ºC-ra iritsi baitzen eta herri iurretarra 41,5 gradutan geratu baitzen.

IURRETA | 41,6ºC

MAÑARIA | 39,8 ºC

MALLABIA | 37,7ºC

OTXANDIO | 37,2 ºC

URKIOLA | 35,2 ºC

Igande honetako tenperatura maximoak GRAFISMOA: Unai García
Igande honetako tenperatura maximoak GRAFISMOA: Unai García

Astelehen honetarako tenperaturak nabarmen jaistea espero da. Ipar-mendebaldeko haizearekin batera, aire-masa freskoa iritsiko da, eta maximoak igandekoak baino 12-14 ºC txikiagoak izango dira hainbat tokitan. Ebro ibarrean ere jaitsi egingo dira, baina bero egingo du oraindik, 35-36 ºC inguruko balioekin. Zeruan hodei batzuk agertuko dira goizaldean kantauri isurialdean; egunean zehar zerua lainotuz joango da. Arratsaldetik aurrera, gainera, baliteke euria sakabanatuta egitea, eta zaparrada eta ekaitz batzuk ere izan daitezke.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top