Tenperatura maximoak 30-32 ºC-raino igoko dira, kostaldean gutxiago

EGURALDIA | Igandean, hodei gehiago agertu arren, oro har eguna eguzkitsua izango da. Egunaren lehen partean giroa eguzkitsua izango da, eta ondorio handirik ekarriko ez duten erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira tarteka. Arratsaldeak aurrera egin ahala bero-hodeiak garatuko dira, eta ez da baztertzen barnealdean zaparrada trumoitsuren bat botatzea, bereziki Arabako Errioxan, eta Nafarroa erdi eta hegoaldean. Barnealdean goizean haizeak hego ukitua izango du, eta horri esker tenperatura maximoak 30-32 ºC-raino igoko dira. Kostaldean, brisari esker, berorik ez du egingo.