Tenperatura maximoak atzoko balio berdintsuetan geldituko dira

EGURALDIA | Gaur, Gabon gau egunean, giroa hotza izango da eta arratsaldean euria egingo du. Goizean leku gehienetan ateri egongo bada ere, baliteke han-hemenka zirimiria egitea. Arratsaldean, ordea, euria egingo du, leku gehiagotan, eta Araba eta Nafarroa erdialdean ere egingo du. Tenperatura maximoak atzoko balio berdintsuetan geldituko badira ere, arratsaldean iparraldeko haize finak aire masa hotzagoa bultzatuko du eta tenperaturak behera egingo du; eguna amaitzerako elur-kota 1000 m-tik behera kokatuko da.
Eguberri hotz
Eguberri egunean hotz handia egingo du. Tenperatura maximoak 4-8 ºC artekoak izango dira; minimoak ere baxuak izango dira eta barnealdean izotza egingo du, batez ere gauean. Goizean tarteka euria egingo du eta elur moduan egin dezake 500-600 m-tik gora; maila baxuagoan ere elur-lapatsa egin badezake ere, zaila da zuritzea, prezipitazio askorik ez baita espero. Arratsaldean atertu egingo du eta hodeitza zulatuz joango da eta gauean izotza egingo du barnealdeko leku askotan.


