Temperaturak 17 graduren bueltan egongo dira

EGURALDIA | Igandeko tenperatura maximoak 20 ºC-tik azpikoak izango dira orokorrean; hegoaldekoak 15 edo 16 ºC-ren bueltan egongo dira, iparraldekoak 17 edo 18 ºC ingurukoak izango dira. Hodeitza aldakorra; goizean goi-hodeiak izango dira nagusi eta saretuago egongo da, egunaren bigarren partean hodei trinkoagoak agertuko dira eta euria egingo du noizbehinka, batez ere ipar-ekialdean. Mendebaldeko haizea; arratsaldean ipar-mendebaldekoa izango da nagusi eta kostaldean eta Ebro bailaran bizi ibiliko da.



