Aurreko egunetan baino giro freskoagoa

EGURALDIA | Gaur hodei ugari eta euria. Zerua lainotua egongo da ia egun osoan. Goizean Kantauri isurialdean euri langarra egingo du. Eguerditik aurrera eguraldia ezegonkortu egingo da eta zaparradak botako ditu; arratsalde-gau partean zaparradak trumoitsuak izan daitezke, zenbait lekutan handiak, eta txingorra egitea eta haize-bolada oso zakarrak izatea baztertu gabe. Giroa aurreko egunetan baino nabarmen freskoagoa izango da: tenperatura jaitsiera bereziki handia izango dira lurraldearen erdialdean eta hegoaldean. Iparraldeko haizeak aginduko du.