DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hodei gehiago eta bero gutxiago asteazkenerako

Tenperatura maximoak aurreko egunekoak baino baxuagoak izango dira, 20-23 ºC ingurukoak

Zenbait lekutan tanta batzuk egitea ez da baztertzen IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Gaur tenperaturak behera egingo du eta hodeiak ugaritu egingo dira pixkanaka. Goizean ostarte zabalak irekiko dira ia lurralde osoan, eta behe-hodeien tarte batzuk agertuko dira Kantauri isurialdean, batez ere kostaldetik gertu. Arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak ugarituz joango dira eta lainotuta geratuko da gauean. Egunaren amaieran Kantauri isurialdeko zenbait lekutan tanta batzuk egitea ez da baztertzen. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizea nagusituko da, eta tenperatura maximoak aurreko egunekoak baino baxuagoak izango dira, 20-23 ºC ingurukoak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top