Arratsalde-gauean hodeiak ugarituz joango dira fronte baten eskutik

EGURALDIA | Ostegunean hegoaldeko haizea nagusituko da eta tenperaturak gora egingo du. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak agertuko dira eta tarteka zerua zurixka utziko dute, baina oro har eguna argia eta une askotan eguzkitsua izango da. Haizeak tarteka zakar joko du, batez ere mendi inguruetan, baina tenperaturari igotzen lagunduko dio ipar partean eta bertan giroa epela izango da. Arratsalde-gauean hodeiak ugarituz joango dira fronte baten eskutik, eta ez dugu baztertzen eguna bukatu aurretik mendebaldeko zenbait tokitan lehen tantak botatzea. Behe-lainoa sortuko da zenbait bailaretan eta Ebro ibarreko zenbait tokitan luze iraun dezake.


