Harrotasun kritiko eta antikapitalista baten aldeko manifestazioa Durangon

Sexu Askapenaren Eguna borroka egun gisa defendatzeko deia egin du Kuir Eztandak

Kuir Eztanda elkarteak manifestazioa deitu du Sexu Askapenaren Egunerako

DURANGO| Kuir Eztanda elkarteak manifestazioa deitu zuen atzo arratsalderako Durangon, Sexu Askapenaren Eguna dela eta. Martxa Santa Mariatik abiatu da 19:00etan eta Santa Ana plazan amaitu da. “Zuriketa larrosaren aurrean, kuir erresistentzia” lelopean, 1969an Stonewall-en Poliziaren errepresioaren aurkako matxinada bezala gogoratzen zituen kolektiboak ekainaren 28ko jatorria.

Kolektiboak salatzen zuenez, “gaur egun ere indarkeria hori presente dago”, poliziaren eta militarren presentziaren gorakada, diskurtso trans-baztertzailearen gorakada Euskal Herrian zein mundu mailan, eta ideologia faxisten hedapena azpimarratuz. Palestinako herriari ere babesa adierazi diote, “Ibaitik itsasora, Palestina aske izango da! Israelen boikota! ”

Kuir Eztanda elkarteak Durangoko Udalari leporatu dio herri mugimendua oztopatzea eta LGTB borroka erabiltzea “politika instituzionala zuritzeko”. Harrotasun “kritikoa eta antikapitalista” aldarrikatu dute, eta mezu argi batekin amaitu dute: antolatzen eta antolakuntzari deitzen jarraituko dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top