Maximoak 20 gradutik gora kokatuko dira puntu dezentetan, eta kalima espero da

EGURALDIA | Asteazkeneko lehen partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugariak izango dira, baina ez du euririk egingo. Arratsaldean hodei trinkoagoak agertuko dira, eta euri apur bat bota lezake. Gauean desegiten joango da eta zerua hodei gutxirekin geratuko da. Haizeak hegoaldetik joko du, eta arratsaldean iparraldeko haizea ibiliko da kostaldean. Eguneko tenperaturan ez da aldaketa handirik izango; maximoak 20 ºC-tik gora kokatuko dira puntu askotan.