Tenperatura maximoak nabarmen jaitsi eta 22 edo 23 ºC ingurukoak izango dira

EGURALDIA | Asteazkenean eguraldia aldatu egingo da. Egunaren hasieran hodeiak ugaritu egingo dira eta goizean giroa goibela izango da; noizbehinka euria egingo du. Eguerditik aurrera ostarteak zabalduko dira, batez ere hegoaldean, baina iparraldean euria egiten jarraituko du. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsi eta 22 edo 23 ºC ingurukoak izango dira, Ebro bailarakoak 25 ºC-ren bueltan. Ipar-haizea bizi ibiliko da, batez ere arratsaldean, bolada oso gogor batzuekin. Kostaldean haizeak mendebaldetik joko du, egunaren erdiko orduetan zakar.