Tenperatura maximoek behera egiteko joera izango dute

EGURALDIA | Asteazkenean eguraldiak berdintsu jarraituko du eta giroa eguzkitsua izango da, udaberriko itxurarekin. Zerua hodei gutxirekin egongo da, goizetik aurrera goi-hodeiak agertuko diren arren. Egunsentian hegoaldeko zenbait lekutan lainoguneak ager daitezke. Hego-haizea indartu egingo da; hala ere, arratsaldean kostaldean brisa ibiliko da ziurrenik. Tenperatura maximoek behera egiteko joera izango dute, baina antzeko balioetan ibiliko dira orokorrean.


