Igande arratsalde honetan izan da programazioaren azken ekitaldia
ABADIÑO | Aste batzuetako jaien ondoren, lehenengo Matienako Sanprudentzioak eta ondoren San Trokazekoak, Abadiñok datorren urtera arte agurtuko ditu bere jaiak, nahiz eta aste gutxi barru Urkiolan San Antonio jaiak ospatuko diren.
Eta agurrerako, ohikoa zenez, Gerbas, puxika zuri handi batekin batera, altueratik joan zen datorren urtera arte. Orain non lurreratuko den jakin behar da, gertu edo kilometro askotara, 1993an Ingalaterran agertu zenean bezala.