DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Fresko eta zaparradak batez ere goizean zehar gaur Durangaldean

Tenperaturak nabarmen egingo du eskualdean

Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira

EGURALDIA | Larunbatean tenperaturak nabarmen egingo du behera eta zaparradak botako ditu, batez ere goizean. Ipar-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da ia egun osoan, batez ere kostaldean, mendi inguruetan eta Ebro ibarrean. Goizean zerua estalita egongo da, eta zaparradak botako ditu, batez ere ipar partean eta bertan ekaitzak ere jo dezake. Arratsaldean zaparradak tartekatuagoak izango dira eta batez ere Gipuzkoa ipar-ekialdean eta Nafarroa ipar partean botako ditu. Gainerako zonaldeetan, oro har, ateri egongo da eta ostarte batzuk irekiko dira, batez ere hegoaldean. Tenperatura maximoak 14-16 ºC ingurukoak izango dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top