DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euria, ekaitzak eta tenperaturaren jaitsiera gaurko, asteazkena

Maximoak 23 graduren bueltan geratuko dira Durangaldean

Aurreikuspenen arabera, gaur, asteazkena, egun grisa izango da eskualdean. IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteazkenean ezegonkortasuna areagotu egingo da eta tenperatua are gehiago jaitsiko da. Ipar partean estalia egongo da, hegoaldean, aldiz, hodeitza egunak aurrera egin ahala handituko da. Euri pixka bat egingo du goizean ipar isurialdean. Arratsaldetik aurrera zaparradak egingo ditu, bereziki hegoaldean eta ekialdean, bertan zaparradak mardulagoak izango dira eta ekaitzak joko du. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, hala ere, Ebro ibarrean egunaren lehenengo orduetan oraindik hego-ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperaturak jaisten jarraituko du, hegoaldean ez dira 30 ºC-ak gaindituko eta iparraldeko leku askotan ez da 24 ºC-ra iritsiko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top